Lehenengo mintegia Quan Zhou ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoak (Gazpacho Agridulce ezizena erabili ohi du) eskainiko du urriaren 6an: "Cómic y humor como herramienta para concienciar y desmontar esteretipos" (Komikia eta umorea, kontzientzia sortzeko eta estereotipoak desegiteko tresnak).
Bigarren hizlaria Amelia Barquín izango da, hispaniar filologian doktorea eta Mondragon Unibertsitateko kultur arteko hezkuntza-irakaslea. Urriaren 8an jardungo du, eta haren mintegiaren izenburua "Educación intercultural. Claves para no caer en estereotipos" izango da (Kultur arteko hezkuntza. Estereotipoen menpe ez egoteko gakoak).
Azkenik, urriaren 13an Lucía Asué Mbomío kazetari eta idazlearen txanda izango da. "Periodismo y representación de África y su diáspora con perspectiva de género" mintegia eskainiko du Asuék (Kazetaritza eta Afrikaren eta hango diasporaren irudikapena, genero-ikuspegiz).
Saioak Jitsi Meet plataforma erabiliz egingo dira. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, 606 050 662 telefono-zenbakira deituz edo amekadi@gmail.com helbidera idatziz.