Hasiera-ordua ez da aldatuko: 11:00etan hasiko da erronka, baina aurten nor bere etxetik abiatuko da. Taldetxo bakoitzak telefono mugikor bat beharko du gutxienez, WhatsApp bidez jokoan parte hartzeko. Horren bidez ailegatuko dira aztarnak, lehenengoa 11:00etan bertan. Xehetasun gehiago topatuko duzue esteka honetan, baita jokatzeko beharrezkoa den QR kodea ere.
Aztarna gehiago gura izanez gero, edota gainerako taldeak zelan dabiltzan jakin gura izanez gero, ordu horietan zuzeneko emanaldia egingo duen Herrigune Irrati Birikoa entzun ahal izango dute parte-hartzaileek. Norberaren taldearen martxaz galdetzeko ere irratira deitzeko aukera egongo da.