Auzitegi Gorenaren ustez, biktimak salatu zituen gertakari larrienak (sexu-jarduera esplizituak) ez daude frogatuta, hainbat hedabidek jaso dutenez. Izan ere, Martinezen abokatuak aurkeztutako helegitearen funtsa zen ikasle ohiaren kontakizunak ez zuela behar besteko sendotasunik, eta hasieran Bizkaiko Auzitegiak erabakitakoa bezain zigor handia ezartzeko froga-karga handiagoa behar dela. Hala ere, Gorenaren epaiak frogatutzat ematen du abusuak egon zirela.
Besteak beste, argudiatu dute biktimak ez zuela salatutako gertakarien berri eman hainbat urte igaro arte. Gogoan izan beharra dago abusuen garaian ikaslea adingabea zela, eta adinez gorakoa zenean salatu zituela abusuak. Haren familiak ez du baloraziorik egin gura izan epaia arretaz irakurri eta aztertu arte.