Biktimaren familiak epaileen erabakia deitoratu du, zabaltzen duen "inpunitate-mezua" dela eta. Auzitegiak, berriz, uste du ez dagoela arriskurik Jose Maria Martinezek, zigortuak, delitu gehiagorik egiteko. Bestalde, beraren abokatuak, Eduardo Ruiz de Erenchunek, iragarri du ahalegindu egingo dela haren aldeko epaia lortzen, eta horretarako Espainiako Konstituzio Auzitegira joko duela.
Ruiz de Erenchunek eskatu du bere bezeroari pasaportea itzul diezaiotela. Gertakariak ezagutu eta gutxira atzerrira ihes egin zuen Martinezek, eta horrenbestez, momentuz debekatuta dauka atzerrira bidaiatzea.