"Deitoratzen dugu, gaur egun ere, sektore batzuek beharrezkoa ikusten jarraitzea kondenei ñabardurak jartzea hain gertaera larrien aurrean", adierazi du EAJk sare sozialen bidez zabaldutako idatzian. "Alkateak talde politikoei aurkeztutako gaitzespen-testua ez zegoen itxita", diote jeltzaleek, "eta ñabardurarik behar ez zela ikusita ere, hasiera batean eskatzen zuten aldaketa eskaini zitzaien [EH Bilduri], eta agerian geratu denez, eskua luzatzen zitzaiela ikusi ondoren, nahiago izan dute baldintzak jartzen jarraitu, antza denez, lortu nahi zuten helburu bakarra lortzeko: gertaeren erabilera politikoa egitea eta biktima gisa aurkeztea, hemen bi biktima baino ez daudenean, udal-arkitektoa eta printzipio demokratikoak".
Bestalde, koalizio abertzaleari gezurra esatea aurpegiratu diote, "Bozeramaileen Batzordea gertaera horiek aztertzeko deituta zegoela esatean". Batzordea aurretik deituta zegoela adierazi du EAJk, eta pintaden berri geroago izan zutela.
EAJk kaleratutako kritikaren gaineko eztabaida ikus daiteke (gaztelaniaz) Leioako gaiez jarduteko Facebookeko orri honetan.