Sare sozialetan ere kritika oldea jaso du txikien artean euskara sustatzeko ekimenak, eta #Olentzero traola erabilienen artean dago twitterren Estatu mailan. Udalak adierazpenik egin ez duen arren, gutunaren edukiak babesten dituztenak ere asko izan dira. Olentzero euskalduna izanda gutuna euskaraz idaztea zentzuzkoena dela arrazoitu dute askok, gaztelaniaz idazteko Errege Magoak eta Santa Klaus daudela gehituz.
Olentzerok umeei belarrietatik tiraka egingo diela dio Leioako Udalak haurrei bidali dieten gutunean. Mari Domingik, Astotxok eta Olentzerok gaztelera ez dutela ondo menderatzen gaineratu du idatziak: "Ia ez dakigu gaztelaniaz eta batzuetan ezin ditugu gutunak irakurri, zuen nahiak eta abenturak ezagutu gabe geratzen gara, eta aurten euskaraz jasotzea espero dugu irakurri ahal izateko".