Leioako Udalbatzak metroaren lurperatzea babestu du

Ander Zarraga 2021ko urt. 29a, 13:57

Txopoeta eta Lamiakotik igarotzen den metro-ibilbidea lurperatzeko eskaera egitea adostu zuen atzo, eguenean, Leioako osoko bilkurak. Mozioa onartu zuten, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoakaz; EH Bilduk eta Elkarrekin Leioak aurka bozkatu zuten.

Leioako Udalak metro-ibilbidea lurperatzeko eskaera egingo die erakunde publikoei. Hala adostu zuten atzo, eguenean, egin zuten osoko bilkuran, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoakaz. EH Bilduk eta Elkarrekin Leioak, aldiz, aurka bozkatu zuten. Hartara, Leioako Udalbatzak erabaki du momentu ona dela arduradunek metroaren 1. eta 2. lineak birplantea ditzaten.

EH Bilduk aurkeztutako mozioaren ordezko bat izan zen atzo adostu zutena. Izan ere, 1.300 metroko luzera duen ibilbidea bere osotasunean estaltzeko proposamena aurkeztu zuen koalizio abertzaleak, baina atzo onartutako proposamenak interbentzioa, soilik, 400 metrotan egitea aurreikusten du. Mozioa onartu zuten alderdiek adierazi dutenez, Bizkaiko Garraioen Partzuergoak ez du aukera hori aurreikusten; bakarrik jasotzen du Lamiako eta Leioako geltokien arteko lurperatzea, eta ez Areetako geltokiraino egitea, EH Bilduk eskatzen zuen moduan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun