2021/03/05 19:00:00

Musika

Willis Drummond

Willis Drummond
Kultur Leioa, Leioa

Garai bereziendako kontzertu berezia.

Duela urte bat, “Zugzwang” gure seigarren estudioko lana kaleratzen genuen, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin... Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian ixildu ginen, bortxaz... Geldialdiaren denboran, Willis Drummond for-matuz aldatu da eta Vincent Bestaven “Botibol” gure untzira igo da, bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin. Willis Drummonden kantuak beste ikuspuntu batekin landu ditugu 4ak batera eta orain zuen aurrean jo-tzeko momentua etorri da, azkenean!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun