Leioako Udalak kiroldegi berriko ideia-lehiaketagaz jarraituko du

Erredakzioa 2021ko ots. 19a, 14:15

© LEIOAKO UDALA

Gardentasun-ariketa egin guran, Leioako Udalak berriro argitaratuko ditu kiroldegi berriko ideia-lehiaketa prozesuaren oinarriak.

Abenduan kiroldegi berriko ideia-lehiaketa prozesuan atzera egin zuen Udalak, eta, informazio-gaiak argitzeko helburuagaz, berriro argitaratuko ditu horren oinarriak.

Udal-iturriek azaldu dute egindako aldaketek helburu argia dutela: proposamenak hobetzea eta prozesuaren gardentasuna maximizatzea. Hala izanik, datorren astean argitaratuko dituzte berriro ere oinarri berriak.

Bestalde, Leioako Udalak funtsik gabeko akusazioak eta manipulazioak gezurtatu gura izan ditu, eta Leioako bizilagunentzat "hain beharrezkoa" den proiektu horri mesede egiten ez dioten informazioak ezeztatu ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun