Iaz bertan behera gelditu ondoren, aurten Umorezko Azoka - Kale Artisten Azokaren XXI. edizioa irailera atzeratzea erabaki du Leioako Udalak; hilabete horretako 16tik 19ra, hain zuzen ere. Udal-iturriek aitortu dute osasun-egoerak baldintzatutako erabakia dela, eta maiatzean egin ohi den hitzordua atzeratzearen helburua dela publikoaren eta profesionalen segurtasuna bermatzea.
Aurtengo Umore Azokan 38 konpainia egongo dira: 20 Euskal Herrikoak izango dira, 12 Estatuko toki ezberdinetakoak eta gainontzeko seiak nazioartekoak.
Leioako Udaleko Kultura Sailak adierazi du erabakia "zaila" izan dela, baina "zuzena" dela deritzote. Azaldu dute maiatzaren hasiera hurbilegi dagoela azoka osasun-berme guztiakaz egin ahal izateko, eta sektoreko profesionalakaz, konpainiakaz eta artistakaz baloratu ondoren, Umore Azoka irailean egitea erabaki dute.