2021/05/07 19:00etan

Musika

Musika: Ander Unzaga

Musika: Ander Unzaga
Kultur Leioa, Leioa

Agertoki batetik bestera ibili da azken hogei urte hauetan, talde eta proiektu anitzekin hara ta ona. Bigarren lerroan eroso egon den arren, iritsi zaio ordua Ander Unzaga pianista leioaztarrari propioa duen zerbait erakusteko. Berak ere ez daki zehazki zer den. Hasiera batean jazz diska bat egin nahi omen zuen, emaitzak ordea baditu bestelako oihartzun esperimental eta minimalistak. 

Boskote akustiko eta instrumental formatuan aurkezten du bere burua. Pianoarekin batera, gitarra, baxu elektrikoa, saxoa eta bateria. Doinu koloretsuak, inprobisaziorako tarteak, eromen erritmikoren bat eta pasarte argitsuak dira bere proposamen pertsonalaren ezaugarri nagusiak.

Sarrera: 13 €

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun