Leioako Margolari Gazteen lehiaketa egingo dute domeka honetan

Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 11:40
© LEIOAKO UDALA

Artaza Jauregia eta bere lorategiak leioaztar margolari gazteen inspirazio-gune izango dira ekainaren 20an egingo den Margolari Gazteen lehiaketaren XXIII. edizioan. Lehiaketan izena eman duten 12 eta 30 urte bitarteko 21 gazteek egun horretan hasi eta amaitu beharko dituzte euren artelanak; gerora, margolan horiek ikusgai egongo dira irailaren 24tik urriaren 6ra Kultur Leioako erakusketa aretoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun