Gaur, Gernikako Bizkaiko Batzar Nagusietan egindako politika orokorreko bilkuran, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak iragarri du 2023ko hasieran abiaraziko dituztela Avanzada estaltzeko lanak, Leioa zeharkatzen duen tartean. Jakinarazi duenez, lanok 60 milioi euroko kostua izango dute, eta udalerria bitan banatzen duen lubakia estaltzeko balioko dute.
Rementeriak azaldu duenez, "Aldundiak konponbidea emango dion eskaera historikoa da". Gaineratu du udalerria bitan banatzen duen lubakia ezabatuko dutela, "pertsonen gozamenerako gune berri bat sortuko dugu".
Zehaztu dute proiektua prest egongo dela 2022ko azarorako, eta orduan hasiko dute lanak esleitzeko prozesua. Esku-hartzea baliatuz, lurpeko pasabidea tunelen araudira egokituko dute: larrialdietako irteerak, zaintza-kamerak eta suteak detektatzeko sistemak jarriko dituzte, besteak beste.