2021/10/22 20:30ean

Dantza

Dantza: "Ojo de buey"

Dantza: "Ojo de buey"
Kultur Leioa, Leioa

Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza-pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko loturari buruzko hausnarketa egiten du. Begirada onirikoa eskaintzen dio irudimenezko paisaia poetikoez betetako landa-munduari, idiaren begiradapean eta bere ikuspuntutik. Paisaia horiek soinu-espazio ezagun batekin kohesionatu eta bizi dira. Lanaren gogortasuna eta animaliaren fisikoa, bizirik irautearen aldeko borroka eta irrikatutako askatasuna; kontzeptu horiek eragiten dute Ojo de Buey lanak honako hau zalantzan jar dezan: nor da gizakia eta nor animalia?

Sarrera: 10 euro

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun