Arnasa dantza inklusiboko lan bat da, non interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat oholtzara igoko diren. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du.
Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Dibertsitatearen munduan murgilduko gara eta gure komunitateko kolektiboekin lan egiten dugu tokiko kultura ehuna sustatzeko.
Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektibogaz Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonakaz sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu zituzten, dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantza-lan inklusibo bat sortzeko prozesua bultzatzea, kolektibo hori sormen-prozesu horren protagonista bihurtzeko, hain zuzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!