"Climbing-girl party" egingo dute gaur Leioan

Ander Zarraga 2022ko mar. 7a, 13:10

Indarrez beteta bueltatuko da Boulder Leioa Mendi Taldeak Sakoneta kiroldegian antolatzen duen emakumezkoen eskaladaren jaialdia. Urtez urte, maila eta adin ezberdinetako eskalatzaile gehiago erakartzen dituen ekitaldia da, horregatik, denentzako moduko jarduerak prestatuko dituzte esperientziadun eskalatzaile baten laguntzagaz.

Ordutegia:

Climbing girl-party 17:00etan hasi eta 21:00ak arte egongo da; edonor eta edozein unetan sartu daiteke Sakoneta kiroldegiko boulderrean eskalada probatzera, eta bertaratzen direnek kamiseta bat ere eramango dute opari.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun