Martxoaren 8ko manifestazioan salatu zutenez, neska gazte batek eraso matxista larria sufritu zuen martxoaren 5eko goizaldean etxerako bidean zihoala. Elkartutakoek horrelako gertakariek eragiten duten amorrua eta haserrea azaleratu zuten, eta, salatu zutenez, horrelako erasoek "emakume guztien eskubideei eragiten diete". Gertakizuna gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur, martxoaren 10ean, Boulevardean, 20:00etan.