Maskaradagaz hasiera emango diete bihar Lamiako auzoko jaiei

Ander Zarraga 2022ko mai. 26a, 10:24

Bihar, 17:30ean abiatuko dituzte Lamiako auzoko jaiak Maskaradagaz.

Bihar, 17:30ean, Lamiako auzoa antzezleku erraldoia bihurtuko dute kaleak hartuko dituzten izaki mitologikoek. Bi urteko geldialdiaren ostean, Maskarada auzoko San Maximo jaien abiapuntua ere izango da, domekara bitartean hainbat jarduera egingo baitituzte auzoko jaiak ezin baino hobeto ospatzeko asmoagaz.

Egitaraua:

  • Maiatzak 27, barikua:
    • 16:30ean, txupinazoa eta 2022ko San Maximo jaien hasiera
    • 17:00etan, balkoia dekoratu auzoa girotzeko emateko.
    • 17:30ean, Lamiako Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera (Putzegilearen biribilgunetik).
    • 17:30ean, Lamiako Jaietako III. argazkilaritza txapelketaren hasiera.
    • 17:30ean, III. Marrazki txapelketa
    • 18:00etan, Lamiako Maskaradaren bigarren zatia (Lamiako metro-geltokiaren ondoan).
    • 20:30ean, Dantzaplaza (Lamiako metro-geltokiaren ondoan).
    • 21:30ean, dantzatu ondoren, ogitartekoa txosnan.
    • 22:30ean, Lamiako Maskaradaren hirugarren zatia.(Eliza ondoan).
    • 00:00etan, erromeria Altzaporru taldearen eskutik.
    • 02:00etan, ddantzaldiaren atsedenaldia eta irrintzi txapelketa.
    • 02:15ean, jaietako lehenengo bingoa.
    • 04:00etan, azken kubata hartu txosnan.
  • Maiatzak 28, zapatua:
    • 08:00etan, Lamiakoko VI. Lapiko Txapelketa, txosnan apuntatu. (Merkatarien Elkartearen laguntzagaz)
    • 10:00etan, Txupinazoa! Jaiki denok eta jaietako bigarren eguna disfrutatu.
    • 11:00etan, adin guztientzako puzgarriak.
    • 13:30ean, igel-toka txapelketa (Lamiakoko Bar geltokian).
    • 14:00etan, Lapikoak aurkeztea.
    • 16:15ean, Lapiko Txapelketaren sari banaketa.
    • 16:30ean, II. tute eta mus txapelketa (Jubilatuen etxean jolastuko da).
    • 17:00etan, tiragomak, Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.
    • 18:00etan, Dantza Alardea (eliza ondoan).
    • 19:30ean, Batukadako erritmora dantzatu Zaratamba taldearen eskutik.
    • 20:00etan, Jai batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatzen zaituzte.
    • 22:00etan, LSB rap-gaz disfrutatu.
    • 23:30ean,  Auzoko Bingoa.
    • 00:00etan, Disko-dantzaldia Galker Disko Festa-ren eskutik.
    • 02:00etan, Galker-en atsedena eta Auzoko bingoa.
    • 04:00etan, azken kubata.
  • Maiatzak 29, domeka:
    • 10:00etan, txupinazoa!
    • 10:30ean, txosnara etorri eta apuntatu I.Plater ireki-lehiaketara.
    • 11:00etan, Meza San Maximo patroiaren ohorez.
    • 11:00etan, etxeko txikitxoakaz disfrutatu, umeentzako gaztelu puzgarrietan.
    • 11:30ean, Lamiakoko izkuturiko adimen-esposizioa.
    • 12:30ean, potea hartu, kalejiragaz eta buruhandiakaz.
    • 12:30ean, argazki txapelketarako argazkiak entregatu (txosnan).
    • 12:30ean, marrazki txapelketarako marrazkiak entregatu (txosnan)
    • 13:00etan, Herri Kirolen erakustaldia.
    • 14:15ean, XVII. Txapela jaurtiketa txapelketa.
    • 17:00etan, Mozorro lehiaketa (tematikarik gabe).
    • 17:30etan, Lamiakoko XVI. playback Txapelketa (adin-muga barik).
    • 18:00etan, Guatekea, DJ Txapelas-ek girotuta.
    • 20:00etan, Sari-banaketa.
    • 21:00etan, Sardinaren lur-ematea.
    • 21:30ean, azken traka eta 2022ko jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun