Atzo, eguenean, eman zioten hasiera ofiziala Leioan San Juan jaiei. Arrastiko 19:00etan jaurti zuten txupina eta, ordu laurden geroago, adin guztietako gizon-emakumeez osatutako 74 kuadrillek mozorro-jaitsiera egin zuten. Bertan, askotarikoak ikus zitezkeen: Game of Thrones, V, Up, faraoiak, olinpiar jokoak... Galdu zenuen kalejira? Hona hemen egunak utzitakoak.
2022 eka 14 Leioa
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!