Hainbat bizilagunen eskaria izan da, Getxon TAO sistema indarrean sartu ondoren, hainbat gidarik beraien ibilgailuak Leioan uzten baitzituzten, bertako bizilagunen kalterako. Aparkaleku-arazo hori arintzeko, Informazio Batzordeak azken hilabeteetan landutako proposamena helarazi zuen aurreko martitzenean. Orain, Leioako Udalean ordezkaritza duten taldeek ekarpenak egin ahal izango dizkiote proposamenari, urte amaierarako aurreikusita dagoen ezarpenerako beharrezko urratsak egiten jarraitu aurretik.
Momentuz, Informazio Batzordeak egindako proposamenak hiru txartel mota aurreikusten ditu: inguruan bizi direnak, inguruko merkatariak eta auzokoak ez diren leioaztarrak. TAO eremuko egoiliarrentzat, tasa 10, 25 edo 40 eurokoa izango litzateke urtean, txartel kopuruaren arabera; bigarren tasa TAO eremuan dauden saltokientzat da, 40 edo 80 euro urtean, txartel kopuruaren arabera; eta hirugarrena gainerako leioaztarrentzat izango litzateke, urtean 60 euroko tasagaz. Gainerako erabiltzaileentzako tarifak ere ezartzen dira, 30 minutuko doako egonaldiagaz.
Bestalde, ordutegia astelehenetik barikura izango da, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara. Aldiz, zapatuetan 09:00etatik 13:00 izango da.