TAO zerbitzua ezarriko dute Leioako Lamiako, Pinueta eta Ibaiondo auzoetan

Ander Zarraga 2022ko mai. 25a, 09:43

Ibilgailuak Pinuetan aparkatuta, artxiboko irudian. © LEIHOA.INFO

Datarik zehaztu ez duten arren, Leioako Udalak daborduko erabakia hartu du Getxoko Itzulbatzeta/Romo auzoan ekainaren 1ean indarrean sartuko den zerbitzuak auzo leioaztarretan eragin ditzakeen aparkaleku-arazoak saihesteko.

Leioako Udaleko bulego teknikoa daborduko Lamiako, Pinueta eta Ibaiondo auzoetan TAO zerbitzua ezartzeko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen ari da. Deia komunikabideak argitaratu duenez, aldez aurretik, gobernu-taldeak enpresa bat kontratatu zuen Leioa eta Getxo arteko mugaren aparkalekuaren egoera aztertzeko.

Sare sozialetan hainbat herritarrek adierazi duten bera ondorioztatu du ikerketak: Itzulbatzeta/Romo eta Santa Ana auzoetan TAO ezarriz gero, aparkatzeagatik ordaindu gura ez duten gidariak Leioako auzoetara joango dira ibilgailua uztera, bertako bizilagunen kalterako.

Horrenbestez, ikerketako datuak lurraldeko informazio-batzordeko zinegotziei helarazi zizkieten, eta udal-talde guztiak bat etorri ziren Leioako bizilagunak babesteko TAO sistema ezarri beharra zegoela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun