2022/10/07 20:30

Musika

Kontzertua: Masa Coral del Ensancheren "Antología de la zarzuela"

Kontzertua: Masa Coral del Ensancheren "Antología de la zarzuela"
Kultur Leioa, Leioa

Bilboko la Masa Coral del Ensanche 1903an sortu zen, eta 1943az geroztik, batez ere, zarzuela egiten dute. Denbora-tarte horretan 28 lan taularatu dituzte, hainbat sari lortu dituzte, eta, merezi du azpimarratzea horietatik sei sari nazionalak direla. Elkarte hau Bilboko antzoki nagusietan aritu da, baita Espainiako erkidego gehienetan eta atzerrian ere.

Oraingo honetan, musikagile handiek, hala nola Guridik, Sorozabalek, Vivesek, Guerrerok eta abarrek lirikarako (zarzuelarako) sortutako musika-lan onenen interpretazioa eskainiko digute.

Sopranoa: Patricia Sesar.
Tenorra: Alberto Núñez.
Abesbatza: Masa Coral del Ensanche.
Piano-jolea: Georgina Barrios.
Musika zuzendaria: Ana Begoña Hernández.
Eszena-zuzendaria: Orlando Peláez.
Iraupena: 100′.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun