Esan Gabekoak orain arte esan ez ditugun guztien bilduma da, hitzekin inoiz izango ez ditugun elkarrizketak kantuetan gordeak. Pertsona bati zerbait esan nahi zenionean CD edo cassette baten kantu zerrenda bat grabatzen zenuenean bezala. Kasu honetan, gure kontzeptua hori da, baina desberdintasun batekin, hau ez da disko bat. Esan gabeko lehen gauza: gure kasuan, disko (CD) fisikoak zentzu guztia galdu du, musikazale erromantikoak garen heinean, euskarri fisikoaren xarma onartzen dugun arren. Ideia honen haritik tiraka, CD baten forma duen lan fisiko bat argitaratu dugu, baina ez da disko bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!