Urtarrilaren 26an zozkatuko dituzte Ibaiondoko etxebizitza sozialak

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 09:48
Leioako Ibaiondoko babes ofizialeko etxebizitzak. © LEIOAKO UDALA

Parte-hartzaileen behin betiko zerrenda Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, hurrengo asteko eguenean, 12:00etan, Avanzadako NH hotelean egingo dute Ibaiondo 15B P02 lursaileko 26 etxebizitzen zozketa. 

Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, zozketa zuzenean ikusteko edukiera mugatua izango da, beraz, joan gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute esteka honen bitartez. Halaber, prozesua streaming bidez ere jarraitzeko aukera ere egongo da esteka honetatik

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun