Pandemiaren ostean, ohiturak berreskuratzen jarraitzen dugu, eta zapatuan makilen eta Santa Agedako kantuen doinuak entzungo dira berriz Leioako kaleetan. Santa Agedako XXXII. kantu lehiaketa ospatuko dute egun horretan, eta abesbatzak egun osoan zehar egongo dira kaleetan zehar eguna girotzen. Irabazleen sari-banaketa, aldiz, otsailaren 11n izango da, Kultur Leioako erakusketa aretoan, goizeko 12:00etan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!