Aurrekoan, ELA sindikatuagaz batera egin zuten bezala, oraingoan, zerbitzua ematen duten beharginek elkarretaratzea egingo dute euren kabuz, hilaren 11n, 12:00etan, Boulevarden. Azaldu dutenez, hitzarmena berritzeko zain daude, eta euren lan-baldintzak hobetzeko exijituko dute, deitoratu dutenez, pandemian zehar egindako "esfortzu handiaren" ostean, ahaztuta sentitzen baitira. Hori dela eta dei egin diete leioaztar guztiei elkarretaratzean parte hartuz laguntza emateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!