Talde ekintzaileak, Txakurren trebakuntza, Gaztedi UK bekak eta Marketin Digitala eta Kooperatibismoa dira eskaintzen dituzten lau tailerrak. Lehen hiru programak Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez finantzatuko dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz udalerriek sustatutako gazte-politika integralak ezarri, bultzatu eta garatzeko.
Talde ekintzaileen programak proiektu ekintzaile oso bat diseinatzeko helburua du, trebetasun eta ezagutza profesional eta pertsonaletan sakondu, negozio-eredu bat planifikatu eta parte-hartzaileei komunikaziorako tresnak eta trebetasunak eman ondoren.
Txakur-trebatzearen prestakuntzan, animalia horiekaz lan egiteko prestakuntza eskainiko du, maskotak hobeto ezagutzeko, behatzeko eta haien gorputz-hizkuntza eta duten jokabidearen oinarrizko printzipioak ulertzeko profesionalekin lan eginez.
Azkenik, Gaztedi UK bekek ordaindutako beken programa bat garatuko dute lanekoak ez diren praktikak egiteko. Ekimen honek inguruko enpresa batean lau hilabetez sartzeko aukera emango du, prestakuntza bakoitzean ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko.
Marketin digitala eta kooperatibismoa
Bestalde, Marketin Digitalari eta Kooperatibismoari buruzko prestakuntza Garapen-egaz eta Industria Antolatzeko Eskolagaz (HEO) batera garatutako ekimen bati dagokio, eta Europako Gizarte Funtsakaz batera finantzatuko dute. Langabezian dauden eta Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emanda dauden 30 urtetik beherakoei zuzenduta dago.
Ikastaroa jarduneko marketin digitalaren industriako profesionalek eta lan-kooperatiben lege-, administrazio- eta kontabilitate-garapenean adituek emango dute. Izan ere, enpresen eta kooperatiben benetako kasuak landuko dira.
Halaber, prestakuntza-prozesuaren barruan, marketin digitalaren sektorean lan-kooperatiba bat eratzeko eta garatzeko ideia bideragarriak garatzera bideratutako talde-proiektuak ere garatuko dira.
Programei buruzko informazio gehiago eskuragarri dago Leioako Behargintzako bulegoan (Mendibil kalea 3), 944 004 195 telefono-zenbakian edo behargintza@leioa.eus helbide elektronikoan.