Aurten 11. Climbing Girl Party antolatuko du Leioa Mendi Taldeak. Ekitaldia 17:00etan hasiko da Sakoneta kiroldegian eta edozeinek parte hartu ahal izango du 21:00ak arte. Halaber, blokeak 20:45ak arte probatu ahal izango dira. Antolatzaileek iragarri dutenez, "festa handi honetan ahalik eta neska gehien biltzen saiatuko gara, kirolaren esparru guztietan emakumeen partaidetza areagotzea sustatzeko".
Lehiaketa hasi aurretik, maila eta ibilbide probatuko eskalatzaile batek lehiaketako proben erakustaldia egingo du, eta bere iritzia partekatuko du parte hartzaileakaz. Gainera, boulderraren mantentze-lanen arduradunaren eta Leioa Mendi Taldeko zuzendaritza-batzordearen laguntza ere izango du.
Antolatzaileek ekitaldiaren dinamika honako hau izango dela azaldu dute: parte hartzaile bakoitzari kamiseta eta fitxa bana emango zaizkio, eta fitxa horretan bloke bakoitzaren puntuazioa jaso beharko du, saiakera-kopuruaren arabera; txartelak zozketarako ere baliatu dituzte. Eskalatzaile bakoitzaren kategoria kateatzen duen zailtasun handieneko blokeak definituko du; hala, parte-hartzaile batek talde errazeko lau blokeak eta goiko blokeko bat kateatzen baditu, automatikoki kategoriaz igaroko da.