Artatza jauregia ezagutzeko bisita gidatuek 2.500 pertsona baino gehiago jaso dituzte

Erredakzioa 2023ko mar. 29a, 11:53

Bisita gidatuetan Chavarri enpresariaren familia nola bizi zen azaldu zuten, besteak beste. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udaleko Kultura Sailak Artatza jauregia ezagutzeko antolatutako bisita antzeztuetan 2.678 pertsona izan ziren otsaileko eta martxoko aste-akabuetan. Pertsona horietatik 262 Leioako ikastetxeetako ikasleak izan dira, eskola-orduetan bisitatu ahal izan zutenak jauregia.

Artatza jauregiak ikusmina sortzen jarraitzen du herritarren artean, hori izan da hain zuzen ere antolatzaileek ondorioztatu dutena. Plazak agortu egin ziren inskripzioak ireki ziren lehen astean, eta itxaron-zerrenda bat ere sortu zuten, bertan behera geratzen ziren plazak betetzeko.

Udaleko Kultura Sailak adierazi du proposamen berriak lantzen ari direla jauregiko ateak irekitzeko eta herritarrei Artatza jauregiaren eta lorategien inguruetan bestelako kultur proposamenak eskaintzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun