2023/04/22 20:00

Musika

Leioa Kantika Korala: "Istanbulera begira"

Leioa Kantika Korala: "Istanbulera begira"
Kultur Leioa, Leioa

Leioako Udal Kontserbatorioko Leioa Kantika Korala haur abesbatzak 23 urteko ibilbideko erronka garrantzitsuenetako bati ekingo dio datozen egunetan, bigarrenez aukeratu baitute, Seul 2014ren ondoren, apirilaren 25etik 30era Istanbulen egingo den World Symposium on Choral Music jaialdian arituko diren hamar taldeen artean. Nazioarteko abesbatzen panoraman garrantzi handieneko ekitalditzat jotzen da WS, eta hiru urtean behin egiten da. Mundu osoko abesba­tzak eta abesbatzen kantuan adituak biltzen ditu, kalitatean eta berrikuntzan interes berezia jarriz.

LKK-k hiriko aretorik ospetsuenetan interpretatuko dituen bi programa aurkeztuko ditu, Itxaropena/Hope eta Etorkizuna/Futuro izenburupean azken denboraldietako piezarik zirraragarrienen eta nabarmenenen aukeraketa biltzen dutenak. Datozen egunetako abentura handiaren aurreko kontzertu honek LKK-k Istanbulen WSeko agertokiak igotzeko erabiliko duen errepertorio ikusgarria aurkeztuko die lagun, senide eta musika koralaren zaleei.

Zuzendaria: Basilio Astulez.
Pianoa: Luís López.
Perkusioa: Ander Lekue.

Sarrera: 10 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun