Las Vegas bezala ezagutzen den Iparragirre zeharkaleko bizilagunek deitoratu dute nekatuta daudela "Udalaren erantzunaren zain egoteaz", eta euren aldarrikapenak gizarteratzeko mobilizazioa egingo dute gaur, eta eserialdi bategaz bidea itxiko dutela iragarri dute.
Avanzadako pasabidea
Horregaz batera, euren sare sozialetan Avaznadaren azpiko pasabidearen egoera ere salatu dute. Lurrazpiko pasabide horrek Santimami auzoa eta Las Vegas lotzen ditu, baina bere egoeraren ondorioz, "beldurra ematen du eta balizko erasoen puntu beltza iruditzen zaigu", adierazi dute. Gaineratu dutenez, bizilagunetariko batzuek "izualdiren bat" izan dute eta Udalari ohartarazi dioten arren, eskumena Aldundiarena denez, "eskuak garbitzen dituzte".
Las Vegas auzo-elkartearen aburuz Udalak zerbait egin dezake Aldundiak lurpeko hori konpondu eta txukuntzeko, ohartarazi dutenez, "gero gauzak gertatzen direnean eskuak eramaten ditugulako, baina ordura arte badirudi berdin dela zer gerta dakigukeen".