Leioako hautesle-errolda hilaren 17ra arte kontsultatu daiteke

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 09:55

Leioako udaletxearen eraikina, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Maiatzaren 28an egingo diren udal- eta foru-hauteskundeetarako egoiliarren erroldan indarrean dauden hauteskunde-zerrendak kontsultatzeko aukera ematen ari da Leioako Udala. Kontsultak hilaren 17ra arte egin ahalko dira udaletxeko eta Gaztelubideko HAZetan, 08:00etatik 14:30era. Halaber, kontsultak esteka honen bitartez ere egin daitezke.

Udal-iturriek azaldu dutenez, deialdi horren helburua da hautesleek euren errolda-datuak behar bezala agertzen direla egiaztatu ahal izatea, eta, hala ez bada, kanporatzearen edo erroldan sartzearen aurkako erreklamazioa egitea. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun