Modu horretan, elkartruke bat sortu zen: euskara ikasten ari zirenek eta euskaraz mintzatzeko aukerarik ez zutenek arnasgune bat eduki zuten, eta euskara ondo menperatzen zutenek besteei hizkuntza erakusteko aukera izan zuten. Horregatik, atzo Leioara hurbildu ginen, eta berbodromoko parte-hartzaileakaz hitz egiteko aukera aprobetxatu genuen egitasmoaren esperientzia hurbiletik ezagutzeko helbuaragaz.