Aniztasun funtzionala duten pertsonakaz behar egiten duten Gaude, Gorabide, Madres Mercedarias, Aspace eta Argia Fundazioko langileek osaturiko Marea Urdina deiturikoa goizeko 10:00etatik 13:00etara egon da Bilboko Itsas Museoaren aurrean batuta. Bertan, ekintza batzuen bidez, jasaten dituzten lan-baldintza ezegonkorrak salatu dituzte. Besteak beste, heliozko 100 globo urdinakaz eta "Kulerotan uzten gaituen mafia" lelopean, eraikinaren aurrean aritu dira aniztasun funtzionalaren sektorean diharduten langileentzako hitzarmen duin bat exijitzen.
Halaber, tentsio momentuak bizi dituzte ertzainak "oldarkeriagaz" eraikinerako sarbidea debekatu dienean, eta, horregatik, pentsatuta zuten bingoa Itsas Museoaren kanpoaldean egitea erabaki dute.
ASCAZO de @ertzaintzaEJGV @eajpnv !! No teneis vergüenza!! Así cuidais a los que cuidamos!! @muricor errudun! @txemafranco cobarde! #jacobgil incompetente!! No nos vais a callar panda de caraduras! @LABsindikatua @LABsozbiz @BizkaiaSocial pic.twitter.com/bVD7BmiA0i
— LAB GORABIDE (@LabGorabide) May 9, 2023