Saritutako lanak eta beste lan hautatu batzuk Kultur Leioako erakusketa aretoan egongo dira ikusgai maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean. Era berean, ekainaren 8tik 22ra bitartean, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte.
Hauek izan dira aurtengo Leioako Pintura Azkarraren Lehiaketako irabazleak:
- 1. Saria: Álvaro Gil Soldevilla.
- 2. Saria: Yohana Soldevilla Agorreta.
- 3. Saria: Esther Gutiérrez Cifrián.
- Harrobia saria: Olivia Artabe Abasolo.
- Gaztea Saria (18-30 urte): Alex Martín Casey.
- Leioa saria: José Reyes Ramos.