Udal-iturriek azaldu dutenez, komunek bi pixatoki dituzte kanpoaldean, horiek ere autogarbigarriak, eta mugikortasun urriko pertsonentzat erabat egokituta daude. Komunek argizko adierazleak dituzte kanpoaldean, libre, okupatuta edo automatikoki garbitzen dagoen jakiteko. Eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua dute. Komuna erabiltzeko gehienezko denbora 15 minutukoa da.
Barruko elementuei dagokienez, altzairu herdoilgaitzezko komuna, komuneko paper- banagailua (altzairu herdoilgaitzezkoa hori ere), altzairuzko laguntza-barrak mugikortasun urriko pertsonentzat, xaboi-banagailua, eskuak garbitzeko konketa eta lehortzeko makina, altzairu herdoilgaitzezko ispilua eta paperontzia dituzte, besteak beste.