Aurreko barikuan, Lamiako Maskarada baino lehen, bere protagonistakaz egon zen HIRUKA, auzoaren izaera eta kondaira batzen dituen festa barrutik ezagutzeko. Urtez urte, belaunaldi berriek hartzen dute Maskaradaren pertsonaiak antzezteko ardura, eta, euren lehen aldia izan ez arren, gogotsu eta urduri aurkitu ditugu Uxue, Maider, Oier eta Nahikari. Diotenez, festa hau beraien familien eta herriko historiaren parte sentitzen dute eta horregatik jarraitu gura dute ohitura mantentzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!