Musika kalera aterako da ekainaren 9an Leioako Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Leioztarrak musika gerturatzeko eta ikasturtean zehar egin duten lanaren partaide egiteko asmoz, Musika Eskolako ikasleak geletatik aterako dira herriko hainbat tokitan kontzertu txikiak eskaintzeko: Estartetxe kalea, Udaletxean, Iparragirre etorbidea, Sabino Arana eta Udondoko bulebarra.
18:30etik aurrera gitarrak, akordeoiak, klarineteak, fagoteak, oboeak, saxofoiak, txistuak, perkusioa, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, tronpeta, tronboiak, tronpak eta pianoak entzun ahal izango dira. Jaialdia Jose Ramon Aketxe Plazan emango duten kontzertuagaz amaituko da.
Aukera ezin hobea musikaz gozatzeko eta Leioako Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ikas daitezkeen espezialitateak gertutik ezagutzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!