Goizeko 07:10ak aldera, Ertzaintzak eta Leioako Udaltzaingoak dispositibo bat ezarri dute Sabino Arana etorbidean, leihotik kalera objektuak botatzen ari zen gizon bategaz bitartekotza egiten saiatzeko. Dispositiboari suhiltzaileak eta anbulantzia psikiatriko bat ere batu zaizkio.
Jarduketan, Ertzaintzako hainbat unitatek parte hartu dute, tartean, negoziazio-taldea eta Berrozi Berezi Taldeko agenteek. Gertaera 10:30ak aldera eman dute amaitutzat, gizona desordena publikoen delitua eta mehatxu-delitua leporatuta atxilotu dutenean. Etxea miatu dutenean, agenteek hainbat arma zuri, tartean katana batzuk, eta bi arma labur aurkitu dituztela ere jakinarazi du Segurtasun Sailak; orain benetako armak ala simulatuak diren egiaztatzen ari dira.