Leioako hainbat elkartek eta plataformak osatzen dute Leioa Bizigarri: SOS Kukurdi, San Bartolome auzo elkartea, Artazagane auzo elkartea, Avanzada lurperatzearen aldeko Barrios Coenctados, Las Vegas auzo elkartea, Lamiako Txopoeta Bizirik eta Lamiakoko hezegunea babesteko plataforma. Diotenez, egingo duten mobilizazioan aurreko maiatzaren 14an egin zituzten aldarrikapen berak helaraziko dizkiote zapatuan osatzen den gobernu-taldeari.