Atzo, ekainak 22, udaletxeko balkoitik txupina jaurti zuten Leioako jaiei era ofizialean hasiera emateko asmoz. Ostean, kuadrillen jaitsierak udalerriko kaleak musikaz, dantzaz eta kolorez bete zituen. Zehazki, 96 kuadrillek parte hartu zuten ekimenean, eta gu ere bertan egon ginen lagun eta familiarteko momentu horiek izozteko xedeagaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!