Leioako Sare Feministak duela gutxi bukatu diren Leioako San Juan jaietako agerlekuak baliatu ditu gertakizun hau salatzeko. Bai Ikaztegietako eszenatokian baita txosna-gunekoan ere, Leioako emakumeen sareak EAJ eta PSE salatu zituen tokiko emakumeen mugimenduaren lana "oztopatzeagatik".
"EAJ-PSOE zuzentzen duen Leioako Udala feminismoaren eta berdintasunaren alde lerrokatzen dela dioen bitartean, Leioako Mugimendu Feministaren jarduna oztopatzen du", gaitzetsi zuten, eta zera iragarriz bukatu zuten agerraldia: "Oztopoen aurrean emakumeok antolatuz eta saretuz erantzungo dugu".
Isuna
2022ko martxoaren 6an, 13:00ak inguran, Leioako Udaltzaingoak Sare Feministako bi kide identifikatu zituen Boulevarden kartelak jartzen ari zirela. Hala ere, toki-administrazioak berak iraungitzat jo zuen administrazio-espedientea.
Egun bereko arratsaldea, Txopoeta auzoan, Sare feministako beste kide bat identifikatu zuten besapean kartelak eramateagatik. Kasu horretan, Leihoa.info atariak azaldu duenez, Leioako Udaltzaingoaren patruila batek salaketa jarri zion Segurtasun Sailari, kartelak besapean eramateagatik, horiek itsatsi ere egin gabe.
Orain, Sare Feministako hiru kideetako bati 743,30 euro bahitu dizkio Segurtasun Sailak. Orotara, 2.400 euroko isuna ezarri zieten hiru pertsona identifikatuei.
Ver esta publicación en Instagram