Egitaraua

Bakailao-txapelketa izango da Ondizko jaien plater nagusia

Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 09:52
Bizkaiko LV. Bakailao Txapelketa egingo dute Ondizen zapatuan. © LEIOAKO UDALA

Barikutik aurrera Ondiz auzoak hartuko du Leioako jaien lekukoa, eta egitarau zabala eta askotarikoa antolatuko dute horretarako. Hasteko, lehen egunean, hilaren 8an, erromeriagaz eta mozorro-lehiaketagaz hasiko dute festa; irailaren 9an, zapatuan, berriz, LV. Bizkaiko Bakailao Lehiaketa eta kontzertu bi izango dira, besteak beste.

Irailaren 17an, domekan, Errepikapen Eguna egingo dute eta dantzarien erakustaldiak izango dira protagonistak; izan ere, Bizkaiko LXI. Aurresku Txapelketa eta Ondizko Emakumezkoen XIV. Aurresku Txapelketa egingo dituzte orduan.

Egitaraua:

Irailak 8, barikua
Andra Mari

  • 11:00etan, kalejira txistulariakaz.
  • 12:00etan, ohorezko meza eta aurreskua.
  • 13:00etan, txupinazoa eta luntxa nagusientzat.
  • 18:00etan, umeentzako jarduerak.
  • 20:00etan, txistorrada.
  • 22:30ean, erromeria: Bidean. Mozorro-lehiaketa.

Irailak 9, zapatua
Andra Maritxu

  • 09:00etan, LV. Bizkaiko Bakailao Lehiaketa. Lursailen zozketa.
  • 11:00etan, kalejira txistulariekin.
  • 12:00etan, ohorezko meza eta aurreskua.
  • 13:30ean, bakailao kazolen aurkezpena.
  • 16:00etan, igel-toka eta errebotilo txapelketa.
  • 18:00etan, bakailao-lehiaketako sari banaketa.
  • 21:30ean, kontzertua: Hoax Attack.
  • 23:00etan, kontzertua: Momo – Queen.

Irailak 17, igandea
Errepikapen Eguna

  • 17:00etan, umeentzako  jarduerak.
  • 19: 00etan. Bizkaiko LXI. Aurresku Txapelketa. Ondizko Emakumezkoen XIV. Aurresku Txapelketa.
  • 22:00etan, jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun