Egitaraua

Domekan hasiko dituzte Udondoko jaiak Leioan

Ander Zarraga 2023ko ira. 5a, 12:00

Udondoko jaietako plater nagusia. izango da irailaren 16an egingo duten XIII. Paella Txapelketa. © LEIOAKO UDALA

Aste-akabu honetan hitzordu bikoitza izango dute leioaztarrek: batetik, Ondizko andramari jaiak hasiko dituzte barikuan, eta, bestetik, Udondon ere festen ospakizunak abiatuko dituzte domekan, hilaren 10ean. Festak domekan hasiko badituzte ere, ospakizunek hurrengo astean jarraituko dute, hilaren 15 eta 16an, hain zuzen ere.

Irailak 10, domeka

  • 09:30 Txupinazoa.
  • 09:30 Meza Ondizko baselizan.
  • 10:30 Kalejira Haize Berrigaz.
  • 13:00 Ohorezko aurreskua eta Ikurrinaren igoera auzoko nagusiaren eskutik.
  • 13:30 Udondoko nagusientzako luntxa.
  • 17:30 Pailazoak Truko kuko eta Bolenwaider, Udondoko Bulebarrean.
  • 18:45 Leioako Musika Bandaren emanaldia Udondoko Bulebarrean.

Irailak 15, barikua

  • 09:30 Txupinazoa.
  • 12:00 Kalejira Haize Berrigaz.
  • 18:00 Txorizo jana Sabino Arana kalean.
  • 19:00 Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia.
  • 22:00 Kontzertua: The Half Nelsons.

Irailak 16, zapatua

  • 09:30 Txupinazoa.
  • 09:30 Udondoko XIII.Paella Txapelketaren hasiera (arroza komisioaren esku).
  • 10:00 Kalejira Haize Berrigaz.
  • 10:30 Nekazal eta artisauen azoka.
  • 11:00 Antzinako kotxe eta motorren erakusketa.
  • 12:00 Puzgarriak eta jokoak txikientzako Euskal Etxeen Plazan.
  • 12:00 Bertso zirikatzaileak.
  • 12:00 Kalegira trikitixa eta albokagaz.
  • 13:00 Udondoko Txikiteroakaz poteo musikatua.
  • 14:30 Paellen aurkezpena.
  • 16:30 Udondoko XIX. Arrantza Txapelketa. Sarien banaketa bukatzean.
  • 17:00 Udondoko XIII. Mus Txapelketa.
  • 18:00 Txikientzako jokoak.
  • 18:00 Txikientzako talo tailerra.
  • 18:30 Udondoko V. Igel-toka Txapelketa.
  • 18:30 Aizkolariak Euskal Etxeen Plazan.
  • 19:00 Txokolatada.
  • 20:30 Paella txapelketako sari banaketa.
  • 22:00 Erromeria: Altxaporru.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun