Hurrengo urtean hasiko dituzte Leioako institutu berria eraikitzeko lanak

Ander Zarraga 2023ko ira. 18a, 10:34

Aldapabarrena kaleko Leioako institutu berriaren irudikapena. © LEIOAKO UDALA

IES Barandiaran Goikoa eta Behekoa batu eta DBH eta Batxilergoa zentro bakar batean eskaintzeko helburua duen Aldapabarrena kaleko zentroa eraikitzeko lanak 2024an hasiko dituztela iragarri du Leioako Udalak. 

Egitasmoak urteak daramatza geldirik, 2018an lehen urratsak eman zirenetik. Urte bat beranduago, Hezkuntza Sailak Aldapabarrena kaleko kokapena iragarri zuen, EHUko Leioako campusetik hurbil dagoen Santsoena auzoko zentroa hedatzea baztertu eta gero. Momentu hartan, hezkuntza-komunitateak Barandiaran Goikoa ikastetxea hedatzeari uko egin zion, Leioako hirigunetik hurbilago egongo zen zentro berri baten alde eginez. 

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak 2021ean lizitatu zituen Barandiaran Behekoa ikastetxea ordezkatuko duen zentroa eraikitzeko lanak, eta, iragarri dutenez, 2024ean hasiko dituzte hori eraikitzeko lanak. Izain ere, anbulatorioaren ondoan joango den eraikinarentzako lursaila daborduko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ere aurreikusita dago.

Institutu berriak DBH eta eta Batxilergoko eskaintza bateratzeko helburua du, gaur gaurkoz ziklo horiek banatuta baitaude Barandiaran Behekoa eta Goikoaren aretan, Sabino Arana kalean bata eta Santsoena auzoan bestea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun