Elexalde etorbidea ere itxita egongo dela gaineratu dute, biribilgunetik behera, Leioandi kalearekiko bidegurutzean, alboko bideraino, baita Errotabide kalea ere, Jose Ramon Aketxe kaleko 1. zenbakiarekiko lotunetik alboko bidera arte.
Neurri horiek kontutan hartuta, Udalak honako hautabideak ezarriko dute udalerrian sartu edo irten behar diren bizilagunentzako:
- Mendibil-San Juan-Ikea-Iturribide eta zentro zibikoko zonaldea: Menbidil kaletik sartu eta atera ahalko da.
- Iparragirre-Sabino Araa-independentzia-Aldapa gunea: sarrera eta irteera Aldapabarrena, Kandelazubieta, Luis Bilbao Libano doktorea, Iturriondo, Otxobarrena, Independentzia eta Iparragirre etorbideko 2. zenbakitik, Mulligan’s ondotik egingo dira.
- Estartetxe-Elexalde gunea: sarrrera Aldapabarrena ingurutik eta Iparragirre etorbideko 2.etik, Mulligan’s ondotik egingo dira.
- Sarriena-Artatzagana-Aldekoena gunea: Sarrera eta irteera Larrarte kaletik (S. Bartolomeko bide berria), Leioandi kaletik edo Unibertsitateen etorbidetik, Leioako campusetik, egin ahal izango dira.