Egitaraua

Barikuan hasiko dituzte Txopoetako jaiak Leioan

Ander Zarraga 2023ko ira. 25a, 13:03

Barikuan, hilaren 29an, auzoko jaiei hasiera emango dien txupina botako dute 18:00etan. © KULTUR LEIOA

Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte Mikel Deunaren festak Txopoeta auzoan. Hurrenez hurren, Garilak 26 eta Basajaun taldeek girotuko dituzte barikuko eta zapatuko gauak, eta Txop chef edo tortilla lehiaketa gastronomikoak ere egingo dituzte egun horietan. Ez dira faltako ezta ere ohiko umeentzako jolasak edo herri kirolen erakustaldia.

Irailak 29, barikua

  • 18:00 Txupinaren jaurtitzea eta jaien hasiera.

  • 18:30 Txikientzako tailerrak.
  • 19:00 Txorizo dastatze herrikoia, Txopoetako ehiza kirol elkartearen eskutik.
  • 20:30 Afaldu aurretik, zatoz txosnara pote bat hartzera!

  • 21:00 Bingoa
  • 23:00 Erromeria: Garilak 26.
  • 02:00 Bingoa.

Irailak 30, zapatua

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 12:00 Azeri-ehiza etxeko txikientzat.
  • 12:30 Txop Chef lehiaketarako izen-ematea txosnan.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa.
  • 14:30 Igel-toka eta azeri-ehiza txapelketen sari-banaketa.
  • 15:00 Txop Chef lehiaketarako platerak aurkezteko unea.
  • 16:30 Plateren sari-banaketa.
  • 17:00 Umeentzako tailerrak.
  • 18:30 Euskal dantzak lamiakoko txikiak taldearen eskutik.

  • 20:30 Umeentzako mozorro txapelketa.
  • 21:30 Bingoa.
  • 23:00 Erromeria: Basajaun taldegaz.
  • Erromeria bukatzen denean, DJa.

Urriak 1, domeka

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea. 
  • 11:00 Mikel Deuna patroia omentzeko meza.
  • 11:30 Txikientzako puzgarriak.
  • 13:00 Kontzertua Leioako musika bandaren eskutik.

  • 13:00 Etorri zaitezte txosnara herri mokadua dastatzera.
  • 15:00 Tortillak lehiaketako platerak aurkezteko epea.
  • 16:00 Mus txapelketa eta tortilla txapelketako sari-banaketa.
  • 18:00 Herri kirolen erakustaldia.
  • 20:30 Herri txokolatada.
  • 21:00 Bingo berezia.
  • 21:30 Jai amaierako petardo sorta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun