Lehen kanporaketa honegaz hasiko dute aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetarako eta gainontzekoak puntuazioaren arabera izango dute horretan sartzeko aukera.
Bertsolariez gain, Zihara Enebeita Gardoki izango da gai-emailea eta honako hauek osatuko dute epaimahaia: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Aldiz, idazkari beharretan arituko da Itziar Basterretxea Olarreaga.
Saioa 17:00etan hasiko da, Mungiako Olalde aretotan eta sarrerak daborduko salgai daude bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuz gero, antolatzaileek aretoko txarteldegian salduko lituzkete 16:00etatik aurrera.