Udal-iturriek azaldu dutenez, zerrenda horretan agertzen ez diren matrikulak dituzten ibilgailuek dagokien tiketa atera beharko dute auzo horietan TAO duten zonaldeetan aparkatu ahal izateko.
Halaber, ibilgailu horietarako TAOren eskatzaileek jakinarazpen pertsonal bat jasoko dute, ukatzeko arrazoien berri emateko. Jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik 10 egun balioduneko epean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, egoki irizten badiote.
Gaineratu dutenez, argitaratutako zerrenda horrek aldaketak edo eguneratzeak izan ditzake, horrela bada behar bezala jakinaraziko dute.