2023/12/17 17:00

Musika

Musika: Go!azen 10 Kontzertuak

Musika: Go!azen 10 Kontzertuak
Kultur Leioa, Leioa

Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100. atal!

Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi.

Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko.

  • Egilea: Xabi Zabaleta.
  • Zuzendaria: Itziar Gomez.
  • Zuzendaritza musikala: Leire Berasaluze.
  • Antzezleak: Nerea Elizalde, Lorea Intxausti, Maria Redondo, Mikele Arizkorreta, Xabier Elizalde, Ander Ayerza, Haizea Astrain, Unai Arrieta, Unai Arana, Marina Ostolaza, Kimetz Etxabe.
  • Argiztapena: Mario Lopez Fernandez.
  • Koreografia: Bamboo Dance School.
  • Iraupena: 70′.
  • Ikusleak: 5-14 urte.
  • Hizkuntza: Euskaraz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun